XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Euskal Jai desfilea eta Gasteizko festakDatorren astelehenean, ETB-ko
Alde batetik, ETB-1ean Itziar Azpeitiak eta Jon Lamarcak aurkezten duten
Horretarako, plato bat jarri du ETB-k Gasteizko Canciller Ayala hotelean.
Handik egingo da saio hau, Mikel Donazar eta Ana Maria Valencia aurkezleek festen protagonistei entrebista ugari egingo dietelarik.
Horrez gain, Pedro Castillok kaleko giroa jasoko du programa honetarako.
Saioa arratsaldeko hiruak hamar gutxitan ikusi ahal izango da.
Gaur, 11`35etik aurrera, Rossinik konposatutako
Milango Scala Antzokiko abesbatzak eta orkestak Claudio Abbao zuzendaritzapean interpretatutako opera honetan, Teresa Berganza, Stefania Malagu, Herman Prey, Luigi Alva eta Enzo Dara arituko dira bakarka.
Eszena zuzendaria Pierre Ponnelle da.
Inaki Uranga eta Caco Senante
Gaueko 10`15etan, uztailaren 25ean Oñatin grabatutako programa eskeiniko du ETB-1eko
Aurkezle lanetan Julian Beloki eta Macarena Perez Olarra arituko dira.
Francis, zaldi lasterketan Arrazoi ezezagun bategatik, mando hiztun honen benturak gogokoak zituzten ETBn eta lote mardula erosi zuten.Astero bentura berri bat eskeintzen ziguten garaia pasa da, baina programatzaileek ez dute amore ematen.
Istoria betikoa da, eta mandoak bere laguntzaile kaikoa arazo berri batetik atera beharko du, bere ahalmen miresgarriei esker.